IX. Edizioa 2024

Iruñea - Donostia - Bilbo

Deialdia amaituta

2024/03/01 - 2024/06/15

ZINETIKA jaialdiaren IX. ediziorako lanak aurkezteko epea 2024ko ekainaren 15a arte egon da zabalik.

Mila esker deialdian parte hartu duzuen guztioi. Orain epaimahaiari dagokio eztabaidatzea; azken erabakia azaroan jakinaraziko da.

Hautatutako lanak, udazkenean egingo den Zinetika Jaialdiaren hurrengo edizioan proiektatuko dira Iruñean, Donostian eta Bilbon .

Sariak

Film Onena
Film Onena 300 €
Zinetika jaialdiko nazioarteko epaimahaiak, dantza eta zinemako erreferentziako profesionalek osatuak, Film Onenaren saria ematen dio atal ofizialaren proposamen onenari.
Zuzendaritza onena
Zuzendaritza onena 300 €
Zinetika jaialdiko nazioarteko epaimahaiak, dantza eta zinemako erreferentziako profesionalek osatua, Zuzendaritza Onenaren saria ematen dio Sail Ofizialeko zuzendaritza lan onenaren  proposamenari.
K Sariak
K Sariak

Kresala Zineklubak osatutako epaimahai batek hautaketa ofizialeko filmetako bat sarituko du; saritutako filma Kresalari lotutako jaialdi eta zineklubetan proiektatuko da.

Bestelako argiak saria
Bestelako argiak saria

Sail Ofizialeko eta Open Screen saileko zenbait film hautatuko dira, Iruñeko Ziudadelaren paretetan proiektatzeko, Bestelako Argiak Jaialdian.

Ohorezko aipamena
Ohorezko aipamena
Zinetika jaialdiko nazioarteko epaimahaiak, dantza eta zinemako erreferentziazko profesionalek osatua, Ohorezko Aipamena ematen dio Sail Ofizialeko film bati, lorpen nabarmenengatik.