![photo-1-screen-shot-2022-09-30-at-10-52-36-pm.jpg](/files/2023/10/big_photo-1-screen-shot-2022-09-30-at-10-52-36-pm.jpg)
Adineko gizon batek auzoko bihurrikeriekin topo egiten du.
ZINETIKA jaialdiak, VIII. edizioko Sail Ofizialean, uneko bideo-dantzarekin lotura duten 13 film onenak jasotzen dituen proposamen zinematografikoa biltzen du.
Programazioa hiru performancerekin osatuta dago: “Ârtica”, “Historia Universal” eta “Los Serrenhos do Caldeirão, fikziozko antropologiako ariketak". Honetaz gain, Ione Atenea nafar zinemagileak emandako masterclassa (“Relacionarse con el mundo a traves de la cámara”), Laida Aldazen "To Let Go" instalazio performatikoa eta egile berak Mayennen (Frantzia) emanen zuen sorkuntza eta bideo-dantza lantegia.
Bi neskak denboratik eta espaziotik haratago dagoen mundu bat sortu dute, abandonatutako monasterio batean egindako egonaldien bidez. Jolasten dituzten jokoek ametsezko logika dute. Arauak ausaz egiten dira; azken buruan, haien arteko harreman sinbiotikoa osatzen eta hausten dute.
Mohammaden amak ez du bere bizitzan dantzarik sekula egin, eta horregatik galdetzen dio bere buruari zer egin hura mugitzeko. Horregatik, amaren gorputzera joatea imajinatu zuen, ama mugiarazteko. Amaren gorputzean sartu eta bertan dantza egin ahal izanen balu, amak ere dantza eginen luke. Filma bere eta amaren arteko duo bat da.