es eu en

Zinetikak ikuspegi zinematografiko batetik aurkezten du mugimendua, non gorputza eta kameraren arteko harreman anitzak aztertzen diren.

Artista eta erakundeen arteko nazioarteko zubiak eraikitzen ditu, kultur-elkartrukea aberastuz.

Nazioarteko jaialdi honek, aurten, Iruñean, Donostian eta Bilbon ospatuko du bere III edizioa.

Apirilaren 1etik aurrera ZINETIKA 2018 lehiaketan parte hartzeko deialdia zabalduko da.

parte-hartze
baldintzak
2018

PARTe-HARTZE BALDINTZAK

Deialdi honetara edozein nazionalitateko egile/talde aurkeztu daiteke, 2015-2018an ekoiztutako obra bat edo gehiagorekin.

Obrak dantza/mugimendurako -eta alderantziz- ikus-entzunezko sormen lanak izan behar dute, 15 minutuko gehienezko iraupena izango dutelarik. Dantza ikuskizun bat era soilean erregistratzen duten bideoak deialditik kanpo geldituko dira.

Obra originalak izango dira eta eskubide guztiak egileen esku egongo dira.

IZEN-EMATE ETA AUKERAKETA

Proposamenak 2018ko maiatzaren 31a baino lehen bidaliko dira, izen-emate inprimakiarekin (formatua jaitsi) batera. Bideoak digitalki bidaliko dira pasahitzarekin batera.

Aukeratutako obrak HD formatuan bidali beharko dira 2 argazkirekin (JPEG formatua/300dpi) batera, hautaketaren jakinarazpenetik 10 eguneko epean.

Hautaketa epaimahai profesional batek egingo du, eta batzordearen erabakia apelaezina izango da.

Hautatutako lanak jaialdiaren bideotekaren parte bihurtuko da.

Testurik balego, azpitituluak euskaraz nahiz gazteleraz izatea gomendatzen da.

SARIAK

Pelikula onena Zinetika 2018: 500 €

Zuzendari onena Zinetika 2018: 500 €

Zinetikaren Selekzio Ofizialaren parte izango diren filmak aurten jaialdia ospatzen den hiru hirietan proiektatuko dira; Iruña, Donostia eta Bilbon.

BALDINTZA OROKORRAK

Zinetika Festival irabazi-asmorik gabeko ekitaldia da, obra jaialdian inskribatzeak azken honen oinarrien onarpena dakar. Era berean, obraren egileak erreprodukzio eta erakusketa eskubideen lagapena egingo du, jaialdiari lotutako ekintzetarako beti ere: erakusketak, katalogoak, bideoak, liburuxkak eta jaialdiari lotutako bestelako promozio ekitaldiak.

Artistak legearen eta bestelakoen aurreko erantzukizun osoa bere gain hartuko du, aurkeztutako obraren egiletzaren, originaltasunaren edota edukiaren erreklamazioa dela-eta.

Jaialdiko antolakuntzak oinarrien interpretazio eskubidea beretzat gordetzen du.


IZENA EMAN